WATen “jazarpen sindikala” salatu du LABek

Anboto 2016ko ira. 15a, 12:00

“Jazarpen sindikalaren aurrean, langile borroka” aldarrikatu du LAB sindikatuak Mallabiko WAT Direcciones enpresan. LABeko ordezkariek enpresak arazo ekonomikoak dituela aitortzen duten arren, gogor kritikatu dute zuzendaritzaren jarrera.

2015ean enpresaren jabe berriak bost langile kaleratu zituela azaldu du sindikatuak. “Egunerokoak bihurtu ziren delegatuen aurkako mehatxu eta xantaiak”.

Ostiraleko elkarretaratzea
LABek dioenez, “joan zen astean, ordezkari sindikalak kargutik kentzeko [ELAko bi eta LABeko bat] asanblada deitu zuten, arrazoiren batengatik bertan behera gelditu zen arren”. Batzarraren aurretik, LABeko hainbat kide Goitondo poligonoko enpresaren aurrean batu ziren protesta egiteko. Irailaren amaieran enpresak asanblada berriro deituko duela dio LAB sindikatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!