Usatorreko bidea konpontzen hasi da Mallabiko Udala

Anboto 2016ko ira. 7a, 12:41

Usatorre baserrirako bidea deseginda geratu zen martxoko lur-jausien ondorioz. Ordutik, baserri horretako bizilagunak Mallabiko Udalak herrigunean duen pisu batean daude bidea konpondu artean.

Igor Agirre alkateak dioenez, pasadan asteko astelehenean ekin zioten bidea konpontzeari. Lur mugimenduaren ostean, pista atonduko dutela aurreratu du alkateak. Azarorako bidea prest egotea aurreikusi dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!