Erakustxakurren lehiaketa San Pedroko zelaian

Anboto 2016ko uzt. 12a, 09:17

La Verdad ehiza eta arrantza elkarteak 44. Erakustxakurren lehiaketa antolatuko du San Pedroko zelaian, datorren uztailaren 16an. 9:00etan ekingo diote lehiaketari. Txakurren abilezia erakusteko aukera izango dute jabeek. Bakoitzak hiru galeper izango ditu. Txapelketaren berezitasunetako bat da galeperra ez dutela hiltzen. Goizeko txandan, 15-20 partaide izango direla aurreratu du Agustin Udabe antolatzaileak.

Arratsaldean, Mallabiko eta Ermuko ehiztarien txanda izango da. 16:00etan hasita 40 bat lagunek parte hartzea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!