70 umek hartuko dute parte Mallabiko udalekuetan

Anboto 2016ko eka. 27a, 09:00

4 eta 14 urte arteko 70 ume eta gaztek hartuko dute parte Mallabiko udalekuetan hurrengo asteetan.

Gaurtik uztailaren 15era antolatuko dituzte Satxibu elkarteko kideek udalekuak.Ordutegia astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara izango da.Udalekuek irauten duten hiru asteetan umeek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Eguenetan Berrizko igerilekuetara eta Basondora irteerak aurreikusi dituztela aurreratu du Satxibu elkarteko Maider Gisasolak. Gainerako egunetan Mallabia inguruan ibiliko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!