San Juan jaiak ospatuko dituzte Goita auzoan

Anboto 2016ko eka. 21a, 10:40

Ekainaren 23an emango diete hasiera Goita auzoko San Juan jaiei, Donien Atxa altxatuta eta sua piztuta. Ekainaren 24rako, berriz, meza, briska txapelketa eta txokolatada antolatuko dituzte. Ekainaren 25ean, ume eta nagusientzako jolasak, tortilla txapelketa, probak eta txapel jaurtiketa aurreikusi dituzte.

Ekainaren 26rako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, meza eta dantzarien ekitaldia, lehenengo. Gero, motozerra erakustaldia eskainiko dute Boliñak eta Asier Etxaburuk. Trontzan ere arituko dira.  Eguerdian, berriz, paella txapelketa izango da. Arratsaldean, aldiz, umeen jolasak, tute txapelketa eta bola sariak. Txokolatadagaz eta errifen zozketagaz amaituko dute egitaraua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!