Bihar hasiko dira Gereako San Adrian jaiak

Anboto 2016ko eka. 15a, 14:00

Eguenean, ekainaren 16an, San Adrian egunez emango diete hasiera Gerea auzoko jaiei. 12:00etan meza izango da, eta 19:00etan txopoa jasoko dute.

Asteburura begira, hainbat ekintza antolatu dituzte. Ekainaren 18an, arratsaldean, umeentzako txokolatada eta briska txapelketa antolatuko dituzte. Domekan, berriz, mezaren ostean, Gazte Alai taldeak erakustaldia eskainiko du. Bertsolariak eta herri kirolak izango dira eguerdian. Arratsaldean, asto probak izango dira Bittorio, Irazola eta Satxibarregaz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!