Gizon bat atxilotu dute bizikleta enpresa batean lapurretan egitea egotzita

Anboto 2016ko mai. 30a, 11:51

Eibarreko ertzain-etxeko agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, arratsaldeko 18:00etan, bizikleta enpresa batean lapurretan egin zuelakoan. Enpresako segurtasuneko lagileek Ertzaintzara deitu zuten gizon bat lapurretan sartu zela ohartaraziz.

Ertzaintzak azaldu duenez, enpresara joaterakoan, auto bat aurkitu zuten inguruetan. Agenteek kotxe barruan zeuden bi pertsonak identifikatu zituzten. Enpresako materiala zeukatela barruan baieztatu zuten. Ertzainek 32 urteko gizona atxilotuta eraman zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!