Udaberriko kontzertuegaz abiatuko dute Mallabiko kultur hamabostaldia

Anboto 2016ko mai. 18a, 10:40

Mallabiko kultur hamabostaldia ekitaldiz beteta dator. Lehenengo kultur ekimena ekainaren 4an herriko Jasokunde, Mendibil eta Lagun Artean abesbatzek antolatuko duten udaberriko kontzertua izango da. Aurten, gainera, Urduñako korala gonbidatuko dute.

Nekazaritza eta artisautza azokagaz batera, abereen erakusketa atonduko dute ekainaren 5erako.

Bertoko elikagai osasuntsuekin lotuta, Berbalagunek tailer makrobiotikoa antolatuko du Zumarra elkartean, ekainaren 18rako.

Kirol jarduerak
Kirol arloko hainbat hitzordu izango dituzte ekainean Mallabian. Tenis txapelketa izango da lehenengoa, eskolako frontoian. Ekainaren 10ean, ostera, Biharko Izarrak txapelketaren finala erabakiko da. Euskararen aldeko futbito maratoiagaz itxiko dute ekitaldia ekainaren 17an, 18an eta 19an, Mallabiko futbol Taldearen eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!