Jasokunde abesbatzak Otxandiora egingo du irteera

Anboto 2016ko api. 27a, 09:25

Datorren apirilaren 30ean, Mallabiko Jasokunde Abesbatza Ontxandiora joango da, kantuan. Bertan, kontzertu bat eskainiko dute, eta azken bi kantuak Durangoko Laminamakoekin eta Otxandioko kantu tailerrean dabiltzan ikasleekin batera abestuko dituzte.

Emanaldia 19:00etan izango da, herriko elizan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldia bukatu ostean, kantupoteoa  egongo da Otxandioko kaleetan zehar, giroa  berotzeko.

Bestalde, ekainean, Arratiako Arantzazura ere antolatu du irteera Jasokunde abesbatzak. “Ekainaren 30ean, 19:00etan, Arantzazun izango gara”, adierazi du Leire Uribelarrea koruko kideak. Kontzertua bi zatitan egongo da banatuta, sakroa aurrenik, eta folklorea ondoren.

Mendibil abesbatzak ere bere elkartrukea izango du uda aurretik, ekainaren 18an, zapatuan, Urduñara joango baita kantuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!