Egurrezko egitura jarriko diote anfiteatroari

Anboto 2016ko api. 12a, 08:21
Anfiteatroaren estalkia zelan geldituko litzatekeen erakusten duen irudia

Herritarrek zein estalki mota jarri erabaki dute.

Mallabiko anfiteatroa estaltzeko  proiektuaren inguruan, herritarrei iritzia eskatu die udalak. 75 herritarrek eman dute botoa, orain aste bi egindako ekimenean. A eta B proposamenak zituzten aukeran. B proposamena izan zen garaile, botoen %64rekin. A aukera, berriz, %33k bozkatu zuen. %3k bietako bat ere ez zuen babestu. Guztira, 75 lagunek eman zuten iritzia.  Aukera bietan, barruko espazioaren antolamendua berdina da. Ezberdintasun bakarra estalkia da. A aukerakoa kristalezkoa da, eta B aukerakoa egurrezkoa.

Barruan, umeentzat jolasak eta helduentzat gimnasio biosasungarrirako makinak ipiniko dituzte. Udal arduradunek aurreratu dutenez, eskailerak hormigoizkoak dira, eta tapatu egingo dira “hain arriskutsuak ez izateko”. Lurra egurrezkoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!