Mallabiko Udaleko brigadaren pabilioian lapurretan egin dute

Anboto 2016ko mar. 30a, 17:42

Martxoaren 29an, 15:00etan, lapurretan sartu ziren Mallabiko brigadak bere materiala gordetzen duen pabilioira. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, esku-motosega, haize-makina eta hesiak mozteko makina lapurtu zituzten. Udalak Ertzaintzan lapurretaren inguruko salaketa jarri duela azaldu du.

Brigadaren pabilioiaz gainera, urtarrilean udalak beste lapurreta batek eragindako gastuei aurre egin behar izan zien. Izan ere, Mallabiko auzoetan kokatuta dauden 22 eguzki-farolatako bateriak lapurtu zituzten. Mallegoin, Areition, Longan, Trabakuan, Gerean eta Beranotxikin egin zituzten lapurretok. Farola bakoitzaren kostua 500 euro ingurukoa izan zen. Lapurretak ez ziren egun berean gertatu, apurka-apurka egin zituzten. Orain, udalak eraginkortasun energetikoaren inguruko ikerketa egingo du zein neurri hartu erabakitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!