Anfiteatroa estaltzeaz kontsulta

Anboto 2016ko mar. 18a, 12:38

Mallabiko Udalak herritarrei kontsulta egiteko asmoa du, parke inguruan dagoen anfiteatroa estaltzeari buruz. Udaletik azaldu dutenez, “kontsulta honetan, herritarrek proposamen posibleei buruzko ekarpenak eta iradokizunak egiteko aukera izango dute”. Herritarren ekarpenak gaurtik domekara bitartean jasoko dituzte.

Kontzejuzarreko lokalera hurreratu beharko dira herritarrak anfiteatroa estaltzearen inguruko iradokizunak helaraztera. Goizez zein arratsaldez jarri dute zita. Gaur, 18:00etatik 20:00etara jarri dute hitzordua. Bihar, zapatua, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Domekan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!