Mallabiko udalak Bizkaiko Foru Aldundiari laguntza eskatu dio lur-jausien kalteak konpontzeko

Anboto 2016ko mar. 12a, 11:16

Bidea moztuta gelditu da (Argazkia: Ermuberri)

Osmatik Mallabiabarrenako poligonora bitarteko lur mugimenduak bidea moztu du.

Pasa den astean euriaren ondorioz sortutako lur-jausiek kalte larriak sortu dituzte Mallabian. Herritik Osmara bitartean doan errepidetik Mallabiabarrena poligonorarte dagoen 500 metroko eremua isolatuta gelditu da.

Mallabiko Igor Agirre alkateak, geologoen analiaren ostean Bizkaiko Foru Aldundiari eta ur partzuergoari laguntza eskatu die egoera ahalik eta azkarren konpontzeko. Eremuan mugitu diren 300.000 metro kubiko lurrei irtenbidea ematea dute helburu. Urak mugiarazi dituen materialak errekaren bidea jarraitu dute, eta kalte handiagoak sor ditzakete. Hori dela eta irtenbide ezberdinak aztertzen dabiltza.

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!