‘Limoneroak’ filmari buruzko solasaldia, kopau eta guzti

Anboto 2016ko mar. 11a, 13:00

Gaur, 19:00tan, Kontzejuzarrean, “Los Limoneros” filmaren inguruko solasaldia egongo da, Mallabian. Herriko Nahikari Elkarteak martxoaren 8rako prestatutako ekimenetako bat da.

Benetako gertakizun batean dago oinarrituta filmeko istorioa. Bertan, Salma alargunak Israelgo defentsa ministroa izango du etxekide berri modura, eta hau Salmaren limoi arbola suntsitzen saiatuko da. Salmak, ordea, arbola salbatu nahiko du. Solasaldian, patata tortilla eskainiko zaie bertaratzen diren parte-hartzaile guztiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!