2016ko ur banaketaren esleipena berritu dute, Mallabian

Anboto 2016ko mar. 7a, 14:00

Mallabiko udalak ur banaketa eta lotura duten zerbitzuen kontratua formalizatu du. Aquarbe S.A.U. enpresa kontratistari 118.459 euroko aurrekontuagaz (BEZa barne) esleitu zaio Mallabiko Udalak iragarrita zeukan enkantea. 2016ko otsailaren 5ean hasi zen ur kontratua, eta urtebeteko baliozkotasuna izango du.

Lehiaketa iragarkia 2015eko abenduaren 17ko 242 zenbakidun BAOn argitaratu zen. Aquarbe S.A.U. enpresak uraren ziklo integralarekin lotutako prozesu guztiak kudeatzen ditu: uraren bilketa, arazketa, garraioa eta banaketa, herritarrek osasun berme guztiekin kontsumitu dezaten. Mallabiaz gain, Durangaldeko Zornotza udalerrian ere enpresa hau arduratzen da uraren kudeaketaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!