Bullyng eta ziberbullyngaren inguruko saioak, Mallabian

Anboto 2016ko ots. 17a, 18:00

Mallabiko eskolako elkarbizitza batzordeak bullyng eta ziberbullyngaren inguruko bi saio antolatu ditu datozen bi barikuetarako, otsailaren 26an eta martxoaren 4an, hurrenez hurren.  Eskolako aretoan emango dira saioak, 17:30etik. 19:30era.


Ikastaroan, bullyng eta ziberbullyng egoeretan familiek erabili beharreko tresnak eta jarraibideak azalduko dira. Hizlaria Carmen Santamaria psikopedagogoa izango da, eta gaztelaniaz eskainiko ditu bi saioak. Haurrak dituzten familiek etortzeko aukera izateko, haurtzaindegi zerbitzua jarriko du elkarbizitza batzordeak ikastaroaren ordu berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!