Inauteriak 2016

Mallabian, Santa eskea zapatuan eta mozorro lehiaketa martitzenean

Anboto 2016ko ots. 1a, 13:41

Mallabian zapatu karnabala Santa eskean hasiko dute, Mendibil abesbatzaren eskutik. Mozorro erromeriak eta lehiaketa izango dituzte, besteak beste, zapatuan eta martitzenean.

Otsailaren 6a, zapatua

Goizean, Santa eskean joango dira baserriz baserri (Antolatzailea: Mendibil abesbatza)

Umeentzako jolasak eskolan

18:00-22:00 Mozorro erromeria plazan, Gaur Argi taldearekin

Otsailaren 9a, martitzena

14:30-16:00 Kidam magoa, eskolan

16:30 Txokolatada frontoian, Guraso Elkartearen eskutik, eta euskal dantzak, Gazte Alai dantza taldeagaz.

17:30-20:30 Erromeria frontoian, Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdio taldearekin

18:30 Mozorro lehiaketa

Sariak:

- Bakarka edo bikoteka, 12 urtetik beherako mozorro onena: 60 euro - Bigarren onena: 30 euro.

- Taldeka, 12 urtetik beherakoak: 120 - Bigarren mozorro onena: 60 euro.

- Bakarka edo bikoteka, 12 urtetik gorakoak: 100 euro - Bigarren onena: 50 euro.

- Taldeka, 12 urtetik gorakoak: 200 euro - Bigarren onena: 100 euro.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!