Mallabian 22 farolatako bateriak lapurtu dituzte

Anboto 2016ko urt. 14a, 13:33

Mallegoi auzoan izan dira lapurretako batzuk.

Mallabiko auzoetan kokatuta dauden 22 eguzki-farolatako bateriak lapurtu dituztela jakitera eman du Igor Agirre alkateak. Ertzaintzan lapurretaren berri eman, eta salaketa jarri dutela gaineratu du. Mallegoin, Areition, Longan, Trabakuan, Gerean eta Beranotxikin egin dituzte lapurretok. Farola bakoitzaren kostua 500 euro ingurukoa dela aurreratu dute udal ordezkariek. Lapurretak ez dira egun berean gertatu, apurka-apurka egin dituzte.


Efizientzia energetikoa
Lapurreta honen ostean, Mallabiko udalak eraginkortasun energetikoaren inguruko ikerketa egingo du zein neurri hartu erabakitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!