Mallabiko baserriak GPS bidez lokalizatuko dituzte

Anboto 2015ko abe. 14a, 10:10

Mallabiko auzoetara anbulantziak errazago heltzea da ekimenaren helburua; izan ere, batzutan zailtasunak izaten dituzte.

Hiri-patruilen figura berreskuratu gura dute Mallabian. Igor Agirre alkateak azaldu duenez, Eibarko Ertzaintzatik jakinarazi dietenez, Mallabian hiri-patruilak martxan jarri gura dituzte landa eremuetan zein beharrizan dituzten ezagutzeko. Era berean,  larrialdi egoerei begira, herriko baserriak GPS bidez lokalizatuko dituzte. Horrela, anbulantziek baserriak aurkitzeko dituzten zailtasunak gainditu gura dituzte. Izan ere, Mallabian, hirigunea kenduta, bost auzo daude, eta, inguru horretan, baserriak aurkitzeko zailtasunak izaten dituzte.

Agirrek gogoratu duenez, gai hau, auzoetako bizilagunekin urrian eta azaroan egindako batzarretan azaldu diete herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!