Zapatuan, azaroaren 28an jarriko dute martxan ume eta gazteen aisialdia bultzatzeko Zapatuero ekimena. Ekimenaren arduradunek Kontzejuzarrean hilean behin jarriko dute hitzordua. Jolas kooperatiboak, tailerrak, irteerak eta beste hainbat ekintza antolatuko dituzte. Ume eta gazteak talde bitan banatuko dituzte, 6-11 eta 12-16 urte arteko parte-hartzaileekin.