Sare sozialei eta eraso sexistei buruzko berbaldia, Mallabian

Anboto 2015eko azaroaren 20a

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte Mallabian. Gaur, 20:00etan, Virginia Imaz klownak Encantadas ikuskizuna taularatuko du, Kontzejuzarrean

. Azaroaren 25ean bertan, Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu du Frontoiko aldapan, 12:00etarako. 19:00etan, berriz, Urko Fernandez Pantallas Amigas elkarteko kideak sare sozialen eta eraso sexisten inguruan jardungo du, Kontzejuzarrean. Abenduaren 2an, berriz, Veronica Rodriguez psikologoak emakumeenganako indarkeriaz jardungo du, baita biktimek jasaten duten dependentzia emozionalaz ere, Kontzejuzarrean, 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!