Gaur, 14:00 inguruan, furgoneta bati motorra matxuratu zaio BI-633 errepidean – Mallabiako udalerrian— eta Ondarroarako noranzkoan. Motorrak su hartu du eta su-hiltzaileek itzali behar izan dute Ertzaintzako iturrien arabera. Autoa gruak eraman du. Ez da zauriturik izan.