Martxan da Mallabiko Berbalagunen bigarren edizioa

Anboto 2015ko aza. 4a, 15:00

Berbalagun egitasmoa abiatuko dute bigarren urtez Mallabian. Egitasmo honen bidez, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin batzen dira, euskara praktikatzeko. Arduradunen arabera, “helburua herritar orori euskaraz bizitzeko eta mintzatzeko aukera eskaintzea da, eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea”.


Talde gehiago sortu daitezkeen arren, aurten talde finkoak izango dira. Martitzenetan, 10:15etik 11:15era, liburutegian batuko dira. Barikuetan, 18:30etik 19:30era, Jubiletxe ondoan elkartzea da asmoa, eta hitzordu honetara umeekin ere joan daiteke. Eguna zehazteko dagoen arren, gurasoentzako Gurasolagun taldea ere elkartuko da, eskolan, astean behin,   16:30etik 17:30era. Izena ematea doakoa da, eta 639 414 205 telefonora deitu daiteke, edo Mallabiko kultur etxera. ermua_berba@aek.org helbide elektronikora ere idatzi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!