Autoestimua lantzeko ikastaroa hasi dute Mallabian

Anboto 2015eko azaroaren 2a

Mallabiko Udalak, III. Berdintasun Planaren barruan, Autoestimua eta adimen emozionala ikastaroa jarri du martxan. Lehenengo saioa joan zen eguaztenean egin zuten, eta azaroaren 4an, 11n eta 18an ere  batuko dira Kontzejuzarran.

Ordutegia 14:30etik 15:50era izango da. Ikastaroaren helburua  autoestimua indartzea da, auto-onarpenaren eta helburu betegarrien bidez. Era berean, norberaren emozioak identifikatu gura dituzte eraldaketarako tresna legez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!