Nesken frontenis maratoia Mallabian

Anboto 2015ko urr. 14a, 12:07

Mallabia kirol taldeak nesken frontenis txapelketa antolatuko du, urriaren 24an. Txapelketa, egun horretan hasi eta amaituko da, Mallabiko pilotalekuan. Horrelako txapelketa bat antolatzen duten lehenengo aldia da, antolatzaileen esanetan.


Udala laguntzaile duen txapelketa binaka jokatuko dute. Bikote irabazleak 60 euro eta garaikurra jasoko ditu. Bigarren sailkatutako bikotearentzat ere egongo da saria: 40 euro eta garaikurra.

Izen-ematea hasita
Izen-ematea irekita dago. Kirol taldeko bazkide direnentzat euro bikoa da izen-ematea jokalari bakoitzeko; bazkide ez direnentzat, berriz, lau eurokoa izango da. Parte hartzeko interesa dutenentzat telefono zenbaki bat jarri dute: 669 028 718.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!