Nahikari elkarteak salsa ikastaroan parte hartzeko deia egin du

Anboto 2015eko urriaren 14a

Nahikari emakume elkarteak salsa dantza ikastaroa antolatu du, datozen hiru hilabeteetarako (urria, azaroa, abendua). Ikastaroa astearteetan izango da, 20:15etik 21:30era, eskoletako gimnasioan.


Ikastaroa joan zen asteartean martxan jarri zuten arren, elkarteko kideek diotenez, interesa dutenek izena emateko aukera dute oraindik. Salsa dantzatzen ikasi gura dutenek Mallabiko udal liburutegian eman dezakete izena, 943 176 691 telefono zenbakira deituta edo kulturetxea@mallabia.eus posta elektronikora idatzita.  Tarifei dagokienez, Nahikari emakume elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 25 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!