Asteburu osorako egitaraua, Mallabiako Gazte Egunean

Anboto 2015eko urriaren 1a

Mallabiko V. Gazte Eguna antolatuko dute asteburuan. Zapaturako, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan bizikleta ibilaldiak zabalduko du astebururako aurreikusitako egitaraua. 14:30ean, berriz, parte-hartzaileak mahaiaren bueltan bilduko dira, bertso bazkarian.

Indarrak berritu eta gero, 17:00etan, jolasak prestatuko dituzte. 19:00etan, K-Tumk batukadagaz herriko tabernetan zehar poteoa egingo dute. Gauean, Ekaitza eta DJ Nevelen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

Domekan, urriaren 4an, Txikiren bakarrizketak entzuteko aukera izango dute, 19:30ean, Kontzejuzarrera bertaratzen direnek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!