Urriko jaiak antolatzeko batzarra deitu dute Mallabian

Anboto 2015ko ira. 21a, 12:30

Urriko jaiak ate joka dauden honetan, egitaraua prestatzeko batzarra deitu dute irailaren 23rako. Hitzordua Kontzejuzarra areto berrian jarri dute, 19:00etan.

Kultur arduradunek azaldu dutenez, herritar guztiak eta elkarteetako ordezkariak batzarrera gonbidatuta daude. Jaiak urriaren 23tik 25era ospatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!