WAT enpresan elkarretaratzea egin dute

Anboto 2015ko ira. 18a, 14:28

LAB sindikatuak WAT Direcciones enpresan elkarretaratzea egin du gaur goizean Mallabiko Goitondo poligonoan. Enpresaren etorkizuna bermatuko duen eta langileen eskubideak errespetatuko dituen "plan serio bat" eskatu diote zuzendaritzari. 

 

LABek dioenez, WAT enpresak 35 langile ditu gaur egun. Orain bost urte 60 baino gehiago zituen. Orain lau hilabete enpresak jabez aldatu zuen, eta ordutik zuzendaritzak erabaki "onartezinak" hartu dituela salatu du sindikatuak. "Uztailean bost langile kaleratu zituzten kalte-ordain gabe. Hilabete horretan ez zizkien aparteko ordainsariak ordaindu langileei eta gainera soldatak jaitsiko zituztela esan zuten". Gaineratu dutenez, "denbora honetan sindikatuoi ez digute etorkizunerako planik azaldu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!