Maritxu Roteta jubilatuen elkarteko arduradunak azaldu duenez, irteeran parte hartu gura dutenek irailaren 20ra arteko epea izango dute izena emateko. Auzo bakoitzeko arduradunari jakinaraztea nahikoa da ekintza honetan izena eman ahal izateko.
Mallabiko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du irailaren 26rako. Goizeko 09:00etan jubilatuen elkartearen aurreko plazan jarri dute hitzordua autobusa hartzeko. Lehenengo geldialdia Donibane Lohizunen egingo dute. Bertako kaleetan zehar ibilaldia egin eta gero, Hondarribira joango dira bazkaltzera. Arratsalde pasa ere hantxe egingo dute.