Lopategi izan da idi probetan garaile

Anboto 2015eko abuztuaren 28a

Mallabiko XXVI. Idi Proba Txapelketekin amaitu zituzten herriko Andra Mari jaiak joan zen asteburuan. Barikuan, zapatuan, domekan eta astelehenean jokatutako probek sailkapena erabakita utzi zuten. 35 untze eta 4,39 metrogaz Lopategi izan da lehenengo saria etxera eraman duena aurten. 1.700 euro, manta eta garaikurra eskuratu ditu.


Biritxinaga, berriz, bigarren geratu da, 32 untze eta erdi eta 5,40 metrogaz. Hartara, 1.450 euro eta garaikurra jaso ditu Biritxinagaren idi pareak. Goieta Taberna, Goirigolzarri, Renteria, Alegria, Luis Uriagereka, Erlete, Zuriñe Uriagereka, Aburuza, Laski eta Retegi dira hurrengo saritutakoak sailkapenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!