Lau umegaz, Haurreskola zabalik mantenduko dute

Anboto 2015ko uzt. 17a, 11:10

Mallabiko Haurreskolan egoera larria bizi izan dute, matrikulazio epean bi umek bakarrik eman zutelako izena. Haurreskolak Partzuergoak, berriz, hiru umeko kopuru minimoa ezartzen du Haurreskola zabalik mantentzeko.

Udalak ume gehiago inskribatzeko egindako ahaleginaren ostean, ume bi gehiago matrikulatu dira 0-2 urteko gelan. Izan ere, epez kanpo izen-emateko aukera eman dute. Beraz, datorren ikasturtean, Haurreskolak ateak zabalik izango ditu.


Udaleku “zoragarriak”
Gaur amaitu dituzte Mallabiko udalekuak, eta Ane Loiola hezitzaileak balorazio oso ona egin du. “Dena zoragarri joan da, eta, gainera, eguraldiak ere lagundu du”. Udalekuetako 50 plazak bete egin dira aurten. 4 eta 14 urte arteko umeak eta gazteak lau taldetan banatu dituzte, adinaren arabera.
Azken hiru asteotan egoitza nagusia eskoletan izan badute ere, irteera ugari egin dituzte. Berrizko igerilekuetara eta Oñatiko (Gipuzkoa) kobazuloetara joan dira, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!