Ume baten faltan, Mallabiko Haurreskola ixteko arriskuan dago

Anboto 2015ko uzt. 10a, 12:32

Haurreskolen araudiak azaltzen duenez, Mallabiko Haurreskola zabalik izateko, beharrezkoa da, gutxienez, hiru umek izena ematea. Bada, udal arduradunek jakinarazi dutenez, momentuz bi umek eman dute izena datorren ikasturtean 0 eta 2 urte bitarteko gelara joateko.


Igor Agirre alkateak esandakoaren arabera, epeak agortu diren arren, egoera honen aurrean, uztailaren 20ra arte eman dute izena emateko aukera, Haurreskolak ateak zabalik izan ditzan datorren ikasturtean. Agirreren berbetan, ez da zertan mallabitarra izan Haurreskolan izena emateko: “Izan liteke inguruko herrietatik industriagunera datozen gurasoek umeak Mallabiko Haurreskolara ekartzea”. Udal arduradunek herritarrak zein inguruetakoak animatu gura dituzte zerbitzua erabiltzera, datorren ikasturtean Haurreskolak zabalik iraun dezan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!