Larrialdietarako Mallabiko Udalak diru atal bat du aurreikusita, eta bertatik hartu du 2.400 euroko kopurua. Orain, Caritasen esku utzi du diru hori, elkarteak Nepalen dituen proiektuetara bideratzeko.
Nepal berreraikitzen
Apirilaren 25ean Richter eskalan 7,9 graduko lurrikarak hondamendia eragin zuen Nepalen, eta 8.100 hildako eragin zituen. Aste bi geroago, Nepalen bertan gertatutako beste lurrikara batek hirurogeitaka hildako eragin zituen.