Domekan, meza izango da goizean. Gazte Alai dantza taldearen txanda izango da ondoren. Dantzarien erakustaldiaren ondoren Aimar Irigoien gazteak harri-jasotzen egingo du. Eguerdian berriz, paella txapelketaren inguruan bazkaria prestatuko dute. Arratsaldean, umeen jolasak, tute txapelketa eta bola joko txapelketako sariak emango dituzte. Txokolatadagaz eta errifen zozketagaz amaituko dute.