Barikuan, auzo bazkarian bilduko dira. Zapatuan, berriz, txinga eroatea eta tortilla txapelketa izango dituzte. Asto probekin amaituko dute eguna.
Ekainaren 28an, meza izango da, 11:00etan. Mallabiko Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du, eta Aimar Irigoienek harri-jasotze erakustaldia egingo du. Paella txapelketagaz biribilduko dute goiza. Gero, umeen jolasak, tute txapelketa eta bola joko txapelketako sariak banatuko dituzte. Txokolatada eta errifen zozketagaz amaituko dituzte jaiak.