Elektrizitatearen faktura ulertzen irakatsiko dute, bihar, tailerrean

Anboto 2015eko ekainaren 17a

Etxeko elektrizitatearen faktura ulertzen laguntzeko ekimena jarriko du martxan Debabarreneko Debegesa garapen agentziak, aurrezte eta eraginkortasun energetikoaren inguruko kanpainaren barruan. Ekainaren 18an kultur etxean jarriko duten gunean faktura ulertzeko gakoak zeintzuk diren azalduko dituzte, eta, gainera, aurrezten laguntzeko aholkuak ere emango dizkiete bertaratzen diren herritarrei. Goizean, 10:00etatik 14:00etara eta, arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara egongo da informazio gunea zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!