San Adrian jaiak ospatuko dituzte Gerea auzoan

Anboto 2015ko eka. 15a, 11:30

Ekainaren 16an, Adrian deunaren egunean ekingo diete jaiei Gerea auzoan, 12:00etako mezagaz. Ekainaren 20an, zapatuan, berriz, umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute 16:00etan hasita. 17:00etan, ostera, briskan jokatuko dute.

Domekarako, aldiz, goizeko mezaren osterako, dantza erakustaldia, herri kirolak eta umeen jolasak antolatu dituzte. Arratsaldean, asto proben txanda izango da. Azkenik, eguna amaitzeko, janariz eta edariz betetako karretilla bat zozkatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!