Era berean, Mallabiko artisauek ehoziri-lana, puntua eta kakorratz-lana zelan egiten den erakutsiko dute. Plazan, berriz, abereen erakusketa prestatuko dute. Azoka inguruan, Nahikari elkarteak antzinako emakumeen ogibideen antzezpena egingo du. Dantzarien erakustaldiak azokako giroa alaituko du. Gero, 13:00etan, Txikito de Mallabia omendu ostean, txirrindularien eta korrikalarien arteko desafioa egingo dute.