Kontzejuzarra izeneko erabilera ugariko gunea inauguratu dute

Anboto 2015ko eka. 4a, 12:33
Atzo Jakoba Errekondoren berbaldiagaz inauguratu zuten gune berria. Argazkia: Balentin Mugarza

Elizaldea plazan, elizara atxikitako eraikinean sortutako askotariko erabileretarako gunea inauguratu zuten eguaztenean. Kultur Hamabostaldian antolatutako hitzordu bat baliatu zuten horretarako: Jakoba Errekondoren berbaldia, hain zuzen ere. Ondoren, bertaratutakoak luntxean bildu ziren. Kontzejuzarra izena jarri diote guneari, sasoi batean espazio horretan udaletxe zaharra zegoelako.


Udaletik jakinarazi dutenez, Kultur Hamabostaldiko ekitaldi batzuk Kontzejuzarra eraikinean antolatuko dituzte; esaterako, Mikel Pradera, Gorka Arrizabalaga eta Igor Astarloa txirrindulari ohien ekainaren 12ko hitzaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!