LABek Aldundiagaz eta Jaurlaritzagaz batzartu gura du Mecanica Mallabiren inguruan berba egiteko

Anboto 2015ko mai. 26a, 15:33

LAB sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz batzarra deitu gura du "Mecanica Mallabi enpresaren etorkizunean inplikatu daitezen". Era berean, Alfa Taldeari proiektu honekiko "konpromiso sendoa" eskatu dio.

LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur goizean Mecanica Mallabi enpresaren egoera azaltzeko. Sindikatuko kideen arabera, "Alfa Taldearen egoera kezkagarria da, baina bereziki Mecanica Mallabin bizi duten degoerak kezkatzen gaitu". Gaineratu dutenez, kudeaketa txarraren ondorioz azken lau urteetan enpresak "langileen erdia" galdu du. 2011n 181 behargin zituen eta gaur egun 86 dituela argitu du LABek. Era berean, urte hauetan enpresak makinaria eta pertsonala Rumanian duen Rumagol enpresara eraman izana kritikatu dute. LABek azaldu duenez, "kezkagarriena da Alfa Taldeak ez duela apustu sendorik enpresa honen alde eta gaur egun ez dugula plan industrial seriorik ezagutzen proiektu honen etorkizuna ziurtatzeko".

Egoera honen aurrean, LABek aurreratu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz batzarrak deituko ditu "enpresa honen etorkizunean inplikatu daitezen". Gainera, Alfa Taldeari enpresa honekiko konpromiso sendoa exijitu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!