Longaburuko pago egurra ateratzeko aukera dute mallabitarrek

Anboto 2015ko mai. 17a, 10:00

Longaburu menditik (Oiz mendiaren barrenean) norbere erabilerarako pago egurra lortzeko aukera dute mallabitarrek. Egurra eskuratzeko lan guztiak –moztu, garraiatu, jaso eta abar– interesdunaren kontura izango dira. Mendi basoetako egurra batu gura dutenek udal bulegoetan izena eman dezakete maiatzaren 29ra bitartean.

Udalak zozketa baten bitartez egokitutako zatian markatuta dauden zuhaitzak bakarrik bota ahalko dituzte izena emandakoek. Zuhaitz loteak uztailaren 24tik irailaren 30era bitartean atera beharko dira. Udalak herritarrei entresaka egiteko aukera eskaintzen dien hirugarren aldia da hau.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!