Udan ume saharauiak etxean hartzeko kanpaina martxan da

Anboto 2015eko maiatzaren 12a

Mallabiko familiei uda sasoian ume saharauiak etxean hartzeko gonbita luzatu die udalak. Haurrak bi hilabetez etorriko dira Euskal Herrira, ekaineko azken astetik abuztuko azken astera, gutxi gorabehera. Mila Mondragon Mallabiko alkateak azaldu duenez, “aurten ere udalak umeen gastuak bere gain hartuko ditu”. Gaineratu duenez, Saharagaz “konpromiso irmoa” du Mallabiak. Era berean, Gabon inguruan Durangoko Herria auzo elkarteak antolatzen duen elikadura bilketan parte hartzen du herriak. Eskaera egiteko edo informazio gehiago eskatzeko udaletxeko Ongizate Sailera jo daiteke (943 171 461). Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a da.


Udalekuetako begiraleak
Udalekuetan begirale jardun gura dutenek hilaren 15era arte eman dezakete izena. 18 urte izan behar dituzte, euskara maila ona eduki behar dute eta herria ezagutu behar dute. Curriculuma satxibu@hotmail.com e-mailera bidali behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!