Mallabiko Udaleko arduradunek azaldu dutenez, udalak genero indarkeriaren aurka apustu serioa egin du azken urteotan. Gai honen inguruan hainbat diagnosi, plan eta protokolo gauzatu dituzte. Gainera, protokoloaren helburuak bete ahal izateko erremintak sortzeari ekin diote. Berdintasunerako lantaldea, esate baterako, herrian berdintasuna transbertsala izan dadin eta udaleko esparru guztietan landu dezaten dabil lanean. Era berean, Nahikari emakume elkartea sortu denetik ekintza gehiago antolatzen direla azpimarratu dute. Iazko azaroan martxan jarri zuten Mallabiko Berdintasun Kontseiluan ere parte hartzen du emakume elkarteak.