Udal hauteskundeak 2015

Igor Agirre izango da Mallabiko EAJren alkategaia

Anboto 2015ko api. 29a, 10:21

Azken urteotan zinegotzi izan den Igor Agirre da EAJren zerrendaburua Mallabian datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako.

 

Jeltzaileek azaldu dutenez, "esperientziadun hautagaiak eta aurpegi berriak" biltzen dtuzte zerrendan. Igor Agirrerekin batera lehenengo bost postuetan Itziar Garitagoitia, Jose Alberto Larrea, Mikel Barruetabeña eta Idoia Zenikazelaia daude zerrendan. Aurkezpenean azaldu dutenez, herria eta bertako beharrak ondo ezaguzten dituen jendea izanik, mallabitarren bizi-kalitatea hobetzeko "politika eraginkorra" egiteko asmoarekin aurkezten dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!