Mallabiko izendegia jendaurrean ikusgai

Anboto 2015ko api. 9a, 09:26

Mallabiko Udala herriko kaleen, auzoen, baserrien eta etxeen izenak eguneratzen eta ofizialtzen dabil. Horretarako, udalak Euskaltzaindiaren gomendioak kontuan hartu ditu. Izendegi hori jendaurrean erakutsiko dute apirilean.

Auzoen, kaleen eta baserrien izen zerrenda ikusteko aukera dago udaletxean (10:00etatik 14:00etara), kultur etxean (16:00etatik 20:00etara) eta webgunean. Herritarrek iritzia eman, eta proposamenak zein alegazioak egin ahal izateko hilabeteko epea dago, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!