Janire Alegiraren astoa Mallabiko asto probetan garaile

Anboto 2015eko martxoaren 16a

Mallabiko Pisu Neurtuko Asto Proben VIII. saria jokatu zuten joan zen asteburuan, udalak eta Txondor herri kirol elkarteak antolatuta. Janire Alegria izan zen norgehiagokan garaile, 65 untze eta hiru laurdenekin (4,40 m). Alegriak 390 euro, manta eta garaikurra eraman zituen etxera. Sailkapenean hurrengoa Lobene izan zen, 63 untze eta hiru laurdenekin (3,20 m), eta 330 euro eta garaikurra eskuratu zituen.

Hurrengo zortzi irabazleak ere sariagaz joan ziren etxera. Maiora (61 untze), Alegria (57 untze), Ugalde  (55 untze eta erdi), Karmelo 47 untze eta laurden), Egia (47 untze), Miren Olabarria (46 untze), Taberna Zaharra (45 untze), Irazola (45 untze), Zengotitagane (43 untze) eta Satxibar (42 untze) izan ziren sailkapenean hurrengoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!