Martxoaren 23an iritsiko da Korrika Mallabira, beraz, dagoeneko zehaztu dituzte hurrengo hilabete bukaerara artean antolatuko dituzten ekintzak. Korrikaren aurkezpena martxoaren 13an egingo dute. Luntxa eskaintzeaz gainera, Korrika 18ko argazkiak proiektatuko dituzte. Bertso desafioa, Daltondarren musika eta hitzaldiak ere aurreikusi dituzte.
Aurten, Korrika Urepeletik (Nafarroa Beherea) abiatuko da, martxoaren 19an, eta Bilbon izango du helmuga, 29an. Bidean, Korrikaren lekukoak Euskal Herri osoa zeharkatuko du.
Elgetatik Elorriora sartzeagaz batera helduko da Durangaldera. Martxoaren 23an, astelehena, ailegatuko da Korrika Elorriora, 13:05ean. Ondoren, Durangaldean hainbat kilometro egingo ditu, eta Mallabira 16:15ean helduko da. Herritik pasatu ostean, Ermutik Eibarrera irtengo da.