2011n, agintaldi hasieran, Madrilgo bizipenak prentsako artikuluetan idazteari ekin zion. Horrela, agintaldiak aurrera egin ahala, politikagintzan kongresuan izan dituen bizipenekin liburua idaztea erabaki zuen Amaiurreko diputatuak. Arrojado a los leones izena jarri zion 2014an kaleratutako lanari. Cuadra 2010ean jubilatu zen, 61 urtegaz, eta 2011n Amaiurreko Nafarroako zerrendaburu izatea onartu zuen. Momentu horretan politikagintzara maila profesionalean pasatu zen.