Urepeletik Bilbora
Aurten, Korrika Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an, eta Bilbon izango du helmuga, martxoaren 29an. Bidean, Korrikaren lekukoak Euskal Herri osoa zeharkatuko du.
Elgetatik Elorriora sartzeagaz batera helduko da Durangaldera. Martxoaren 23an, astelehena, ailegatuko da Korrika Elorriora, 13:05ean. Ondoren, Durangaldean hainbat kilometro egingo ditu, eta Mallabira 16:15ean helduko da. Gero, Ermutik Eibarrera irtengo da.